viernes, 5 de octubre de 2012

World of Warcraft

World of Warcraft, ezagunagoa WoW bezala, roleko bideojoko bat da, internet bidez jokatzen dana.  World of Warcraft, Blizzard Entertainment egindako bideojoko bat da. Esan genezake Warcraft-en jarraipen bat dela, hau da, Warcraft: Orcs & Humans-en hedapena. Warcraft III: The Frozen Throne atera zutenetik lau urtetara, Blizzard Entertainment World of Warcraft-en iragarkia egin zuen 2001eko irailaren 2an.
Baina, bideojokoa, 2004ko azaroaren 23an jaurti zuten. Joko honek hainbat hedapen izan ditu, daukaz eta eukiko ditu.
Lehengo zabalkuntza The Burning Crusade deitua, 2007ko urtarrilaren 16an izan zen. Bigarrena, Wrath of the Lich King izenekoa, 2008ko azaroaren 13an bota zuten. Hirugarren hedapena, World of Warcraft: Cataclysm izan zen eta 2010eko abenduaren 7an jaurti zuten. Eta, espantsiorik berriena, 2012ko irailaren 25ean jaurti dutena, World of Warcraft: Mists of Pandaria da.
Bideojoko honek 10,3 milioi jokalari ditu. Horregaitik jokalari gehien dituen jokoa da eta Guiness errekorra dauka MMORPG jokorik famatuena delako.





Mundua
World of Warcraft-en mapamundia oso handia da zeren eta bi mundu daukaz: Azeroth eta Terrallende (The Burning Crusade-gaz atera zen). Mundu bakoitzak hainbat lurralde ditu:
Azeroth
Azeroth-en gertatzen dira gauza gehienak. Bost kontinente ditu Reinos del Este, Kalimdor, Rasganorte, Vashj’ir (uraren azpian dagoena) eta Infralar (lurraren azpian eta maparen erdialdea dagoena).
Terrallende
Mundu hau txikiagoa da eta bakarrik sei lurralde ditu. Hemen eginkizun gehiago aurkituko dituzuz.

Arrazak
Totalean hamabi arraza desberdin aurkitu ahal ditugu, bi fakzioen artean sakabanatuta, hau da, sei arraza Alianza izeneko banduan eta beste seirak La Horda izeneko taldean. Bi fakzio hauek etsaiak dira.
Alianza banduan arraza hauek dagoz:
· Gizakiak: Euren hiria Ventormenta da, Alianzaren kapitala eta, bertako erregea Varian Wrynn deitzen da.
· Gnomoak: Hauen hiria Gnomeregan deitzen da baina etsai batzuek kendu zioten, orduan Forjaz-en bizi dira. Euren nagusia Gelbin Mekkatorque deitzen da.
· Ipotxak: Ipotxen hiria Forjaz da, bertan gnomoekin bizi dira. Hauek kontzilio bat dute eta hiru ipotxek agintzen dute: Muradin Barbabronce, Moira Thaurissan eta Falstad Martillo Salvaje.
· Gauaren elfoak: Elfoen hiria Darnassus deitzen da, uharte batean dagoena, eta euren erregina Tyrande Susurravientos deitzen da.
· Draenei-ak: Hauek ahuntzaren hankak dituzte eta, enborretik gora, gizaki bat modukoa dira. Haien hiria Exodar deitzen da eta haien nagusia Velen da. Arraza hau The Burning Crusade espantsioarekin agertu
· Huargens: Huargen bat otso baten eta gizaki baten nahasketa da. Guilneasen bizi dira, ez daukate erregerik eta Cataclysm hedapenarekin agertu ziren.

Horda banduan arraza hauek dagoz:
· Orkoak: Haien hiria Orgrimmar deitzen da, Hordaren kapitala. Euren erregea Garrosh Grito Infernal da.
· Hilik ez dagozanak (no-muerto): Entrañas-en bizi dira Sylvanas Brisaveloz erreginaren aginpean.
· Trollak: tribuetan bizi dira. Haien nagusia Vol’Jin deitzen da.
· Taurenak: behi erraldoiak dirala esan genezake. Cima del Trueno hirian bizi dira, Cairne Pezuña de Sangre-ren aginpean.
· Odolaren elfoak: Lunargentan bizi dira eta euren erregea Kael’thas deitzen da. The Burning Crusade espantsioarekin agertu ziren.
· Goblinak: oso txikiak dira baina uharte handi baten bizi dira, Kezan deitua. Ez dute erregerik, bakarrik kontzeilu anónimo bat. Cataclysm hedapenarekin agertu ziren.


The Burning Crusade
 World of Warcraft: The Burning Crusade World of Warcraft-en lehenengo espantsioa da. Hedapen hau jaurti zutenean, 2.4 milioi unitate saldu zituzten egun horretan, horregaitik ordenagailurako bideojokorik salduena bihurtu zen. Totalean, 3.53 milioi unitate saldu ziren.
Zabalkuntza honekin, milaka gauza berri sartu zuten jokora. Nibel gehiago igoteko, misio gehiago… jokoari emozio gehiago sartu zioten.



 
Wrath of the Lich King
 World of Warcraft: Wrath of the Lich King (WotLK), World of Warcraft-en bigarren espantsioa da. World of Warcraft-en mundua handiagotu zuten, asko gainera. Hedapena atera zutenean, 2,8milioi unitate saldu zuten, lehenengo 24 ordutan. Hau eta gero, The Burning Crusade-ren salmenten errekorra gainditu zuten. WotLK  bideojokoa, bideojokorik onenaren saria irabazi zuen 2009an.





Cataclysm
World of Warcraft: Cataclysm, hirugarren hedapena da. Honen iragarki ofiziala BlizzCon enpresak egin zuen 2009ko abuztuaren 21ean eta 2010eko abenduaren 7an publikoarentzat agertu zen. Espantsioak gauza berriak ekarri zituen jokoarentzat, baina ez zuen WotLK-aren salmenten errekorra gainditu.


 
Mists of Pandaria
World of Warcraft: Mists of Pandaria, jokoaren laugarren espantsioa da. 2011an egin zuten honen iragarki ofiziala baina, 2012ko irailaren 25ean jaurtiko dute. Jende askok uste du WotLK-aren salmenten errekorra gaindituko duela, ikusi beharko da.


No hay comentarios:

Publicar un comentario